top of page

 Hitzaren zuhaitza Leioako Udalaren proiektu bat da. Herritar boluntarioen sarea bultzatu nahi du, gure haurrei bake kulturaren baloreak transmititzeko eta eurekin lantzeko: ez indarkeria, berdintasuna, elkartasuna, aniztasunarekiko errespetua eta gatazken ebazpen baketsua.  

 

 Ekimenak harreman-gune bat sortzea proposatu nahi du, belaunaldi arteko izaera duen gunea. Gune honek komunitateko hezkuntza-arloko zereginak  bultzatuko ditu, komunitatearen, herritarren eta eskolaren arteko lotura sendotuz, hezkidetzaren aldeko apustu irmoan.

 

 Proiektua bi fasetan banatuko da:

  _ lehendabizikoa ipuin kontalariak trebatzera zuzendua dago.

  _ bigarrenean ipuinkontaketako saioak egingo dira, udalerriko ikastetxeetan eta gabonetan Kultur Leioan izango den Ipuinkontaketa Maratoian.

 

Troupean parte hartu nahi baduzu, bi baldintza soilik bete behar dituzu: gogo handia izan eta urriaren 31a baino lehen izena eman.

 

Ez diezazutela konta! Anima zaitez!

 

proiektua

bottom of page